Contenido
Actividad impartida en euskera / Euskaraz emandako jarduera
Sexualitatea denon ezaugarria da, denok gara sexudunak. Sexualitatea jaiotzen garenetik hiltzen garen arte daukagu, gorputz batekin jaiotzen gara, eta sexualitatea ez da bakarrik gorputzarekin egiten duguna, baizik eta GARENA, modu bakar eta errepikaezinean, gure gorputzekin, plazerrekin, desirekin, identitateekin, orientazioekin, adierazpenekin…
Jardunaldi honen bitartez sexualitatea eta aniztasun funtzionalaren inguruan hausnartuko dugu. Oraindik ere, mito eta estereotipo asko daude sexualitateari lotuta, iruditegi kolektiboan dauden idei murriztatzaileak, sexualitatearen bizipen positiboak baldintzatzen dituztenak. Sexualitatea eta aniztasun funtzionala uztartzen baditugu, mito hauek handiagotu egiten dira eta gabeziz betetako errealitateak topatzen ditugu, sexualitatearen ukapenak, infantilizazioak, intimitate eza… Norbera ezagutzeko, onartzeko eta era positiboan adierazteko beharrezkoa da sexu heziketa, beraz, jarduera honen helburua honetara gerturatzea izango da.
Ponentes
Diana Ibargutxi Abarrategi. Psikologian Lizentziaduna eta Osasun Psikologoa Orokorra. Sexologian Masterra, Sexologa klinikoa eta Sexualitate eta Aniztasun Funtzionalean Aditua, eremu honetan formakuntza, aholkularitza eta terapietan ibilbide luzekoa. Haur Hezkuntzako Magisteritzan Graduatua. Berdintasunean Aditua.
Observaciones
IZENA EMATEKO ARAUAK:
- Inskripzioa online bete (orri honen amaieran dago)
- Inskripzioak jasotze-hurrenkeraren arabera esleituko dira.
- Izen-emate osoa jasotakoan, interesatuak mezu automatiko bat jasoko du, inskripzioa jaso duela baieztatzeko.
- Inskripzioa eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da "araudi orokorra" onartzea.
Contacto
COP Bizkaia
Telf: 944795270
Email: copbizkaiaformacion@cop.es
Descargables
INSCRIPCIÓN ON-LINE