LEHIATILA BAKARRA. CÓMO COLEGIARSE
ELKARGOAN KIDETZEKO BEHAR DIREN AGIRIAK
1. Psikologiako Lizentziatura edo Graduko tituluaren jatorrizkoa eta fotokopia bat bi aldeetatik edo, halakorik oraindik eduki ezean, hura eskatu izanaren frogagiriaren jatorrizkoa eta fotokopia.
2. NANaren fotokopia bat.
3. Karnet tamainako bi argazki.
4. Bankuko datuak (IBAN ezinbestekoa da), ondorengo ordainagiriak helbideratu ahal izateko.
Atzerrian lortutako goi-mailako tituluetarako, titulu beraz gain, Ministerioak egindako homologazio-ziurtagiria (jatorrizkoa eta fotokopia) aurkeztu beharko da.
KUOTAK
Elkargokide egiteko unean, eskudirutan, txartelaren edo bankuko ordainagiriaren bidez, izena emateko kuota eta hileko kuota ordaindu behar dira, elkargokidea bilakatu zaren hilabetetik seihileko hori amaitu arte:
Izena emateko kuota:
Azken promoziokoa bada:
48,50 €
Azken promoziokoa ez bada:
97,00 €
Azken promoziokotzat joko ditugu titulazioa lortu osteko urtean elkargokide bilakatzen diren psikologoak.
KUOTA MOTAK::
arraian zerrendatutako deskontuak ezin dira metatu. Elkargoak urteko gehieneko partida bat gaituko du laguntza horiek estaltzeko eta horretarako diru-kopuru nahikoa dagoen bitartean emango dira, eskatutako ordenaren arabera.
1.- JARDUTEKO KUOTA ESTANDARRA
Sei hileko kuota: 102,00 €
2.- JAIOTZA EDO ADOPZIOAGATIKO DESKONTUA
Umea izan duen emakumeari aplikatzen zaio, jaiotza-dataren ondorengo sei hilabeteetan, betiere bere kontura lan egiten badu. Atzeraeraginez aplikatu ahal izango da, baina umea jaio ondorengo sei hilabeteko epearen barruan eskatzen bada. Agiri hauek aurkeztu beharko dira: jaiotza-ziurtagiria, familia-liburua eta lan-bizitza. Onurak horiek umea izan duen amaren ezkontideak edo bikotekideak diren elkargokideek ere eskuratu dezakete. Jaiotzaren kasuan bezala, adopzioaren kasuan ere kuota hori aplikatuko da, adoptatutako seme-alabarekin benetan bizi den unetik zenbatzen hasita. Kuota hori eskaeraren ondorengo seihilekotik aurrera ordainduko da.
Sei hileko kuota: Doakoa izango da umea jaiotzen denetik edo adoptatutako seme-alabarekin bizitzen hasten denetik 6 hilabeteko epean.
3.- JUNIOR KUOTA
Kuota hori gradu-ikasketak amaitu dituzten elkargokideei ezarriko zaie, baldin eta bi urte igaro ez badira ikasketak amaitu zirenetik elkargokide egin den egunera arte. Beren psikologo titulua homologatu duten atzerriko elkargokideei ere aplikatuko zaie, baldin eta homologazioa lortu eta elkargoko kide egin zirenetik 2 urte igaro ez badira. Deskontu horren iraupena honako data hauen arteko aldearen ondoriozkoa izango da: ikasketen amaierarena edo homologazioarena (dagokionaren arabera) eta elkargoko kide egiteko egunarena. Iraupena gehienez ere 2 urtekoa izango da. Tarifa eskaera egitean aplikatuko da.
Sei hileko kuota: 60,00 €
4.- LANGABEZIARENGATIK DESKONTU BEREZIA DUEN KUOTA
- Agiri hauek aurkeztu behar dira: DARDE, lan-bizitza eguneratua eta SEPEk emandako prestazioen ziurtagiria.
- Elkargokide bazara, deskontua eskatzeko edo berritzeko aldiak honako hauek dira: Ekainaren 1etik 25era edo abenduaren 1etik 24ra.
- Berritzea aldi horietatik kanpo egiten bada, deskontua ez zaio dagokion seihilekoko kuotari aplikatuko, baina aldi horretan prestakuntza-jardueretan deskontuak eskuratu ahal izango dira.
Sei hileko kuota: 60,00 €
5.- SENIOR/ERRETIRODUN KUOTA
Tarifa hau 70 urtera iritsi den edozein elkargokideri aplikatuko zaio, lanari edo lanbideari dagokionez bere egoera edozein dela ere. Halaber, 70 urte eduki gabe erretiroa hartuta dauden elkargokideei ere ezarriko zaie, dela Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean, dela autonomoen erregimenean. Horretarako, lanbidea ez dutela betetzen justifikatu eta aitortu behar dute. Erretiroa egiaztatzeko dagokion ebazpena aurkeztu beharko da.
Sei hileko kuota: 45,00 €
6.- AURRETIAZKO KUOTA
Kuota hori psikologiako graduko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei aplikatzen zaie. Psikologo berriak pixkanaka Elkargoan sartzea eta bertan parte hartzea sustatu nahi da. Ikasketak amaitutakoan, elkargokide gisa sartu daitezke, eskubide eta betebehar guztiekin.
Sei hileko kuota: 30,00 €
Elkargokide aurreko pertsonak COPBIk eskaintzen dituen zerbitzuen zati handi bat jasotzen du, prezio murriztuan eta alta egiteko kuotarik gabe, elkargokide formala izan arte.
Elkargoan kidetutakoan, OHIKO KUOTA sei hilean behin ordainduko da banku-helbideratze bidez. Urtarrileko lehen hamabostaldian eta uztaileko lehen hamabostaldian (urtean 102,00 €ko bi kuota dira).
Bizkaiko PEO
AZKENEKO 10 TWEETak