Crecemos contigo #Vivirconpsicología
Volver al listado

Hauteskunde deialdia 2026

026ko abenduaren 10ean hauteskundeak egingo dira. Ezagutu hemen datak, prozedura eta hautagaitzak aurkezteko epeak.

Informazio honek izaera laburtua eta dibulgatzailea du. Hauteskunde-prozesuaren xehetasun, baldintza eta prozedura guztiak Hauteskunde Deialdi Ofizialean jasota daude. [Ikusi Hemen]


Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeak 2026ko irailaren 3an hartutako erabakia betez, ohiko hauteskundeetarako deialdia egiten da, Estatutuen VII. kapituluan ezarritakoaren arabera.



DATA ETA LEKUA

• 2026ko abenduaren 10a (09:00etatik 20:00etara).
• Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialaren egoitza (Rodríguez Arias kalea, 5 - 2.a. 48008 Bilbo).

NORK BOZKATU DEZAKE ETA NOR IZAN DAITEKE HAUTAGAI

• Hautesleak eta hautagai izan daitezkeen pertsonak: hauteskundeak egin baino 25 egun baliodun lehenagora arte elkargokide izaera duten eta elkargoko eskubide guztiak indarrean dituzten pertsonak (25. eta 45. artikuluak).
• Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 4ra arte.
• Hautagaitzek gutxienez 55 elkargokideren abala izan beharko dute.
[Abal-eredua]

PROZEDURAREN LABURPENA

• Hauteskunde Batzordearen eraketa: 2026ko irailaren 8a (zozketa publiko bidez). Jadanik eratuta — [ikusi akta]
• Baliozkotasunez aurkeztutako hautagaitzak hauteskundeak baino 25 egun lehenago arte aldarrikatuko dira.
• Hauteskunde-mahaiaren eraketa: 2026ko abenduaren 1a (zozketa bidez).
• Bozketa sufragio unibertsal, libre, zuzeneko eta sekretuaren bidez egingo da.

BOTOA EMATEKO MODUAK

• Aurrez aurre: Elkargoaren egoitzan, dagokion identifikazio-agiria aurkeztuta.
• Posta bidez: boto-paperak eta dokumentazioa eskatu ahal izango dira bizkaia@copbizkaia.eus helbidean, hauteskunde-eguna baino gutxienez 15 egun natural lehenago.
Kontuan izan: posta bidezko botoa 2026ko abenduaren 10eko 16:00ak baino lehen iritsi beharko da adierazitako posta-kutxara.

BOTO-ZENBAKETA ETA ALDARRIKAPENA

• Hautagaitza osoek lortutako botoak zenbatuko dira, eta boto gehien lortu duen zerrenda aukeratuko da.
• Hauteskundeen emaitzak 10 eguneko epean jakinaraziko dira webgunearen eta posta elektronikoaren bidez.

ERREKLAMAZIOAK ETA ERREKURTSOAK

• Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-gaietan hartutako ebazpenen aurka, edozein elkargokidek Estatutuetako 71. artikuluan aurreikusitako errekurtsoak aurkeztu ahal izango ditu.
• Erreklamazio eta errekurtsoetarako: comisionelectoral2026.bizkaia@cop.es


HAUTAGAITZENTZAKO BALIABIDEAK
(zerbitzuak eta laguntza)
• 2 web-albiste + 2 buletin elektroniko.
• Díptiko digitala (DIN A4).
• Aretoak erabiltzeko aukera (karteldegia).
• Infocop online bidezko zabalkundea.
[Informazio osoa hemen]


HARREMANETARAKO

• bizkaia@copbizkaia.eus (kontsulta orokorrak).
• comisionelectoral2026.bizkaia@cop.es (hautagaitzei, erreklamazioei eta errekurtsoei buruzko kontsultak)





HAUTESKUNDE BATZORDEAREN AKTAK
Hemen argitaratuko dira Hauteskunde Batzordearen hurrengo bileren aktak.
• Urriaren 9ko bilera. [ikusi hemen]

Convocatoria Elecciones 2026

Jaisteko dokumentuak