Crecemos contigo #Vivirconpsicología
Volver al listado

Bizkaiko Psikologia Elkargoren WhatsApp kanala martxan jarri dugu.

Bizkaiako Psikologia Elkargoak WhatsAppen kanal ofiziala estreinatu du, informazioa modu zuzenean partekatzeko.

Bizkaiko Psikologia Elkargoan komunikazioa hobetzen eta informaziorako sarbidea errazten jarraitzen dugu. Horregatik, Bizkaiako PEOren WhatsApp kanal ofiziala sortu dugu, informazio garrantzitsua modu azkar eta zuzenean partekatzeko gune berri bat.

Kanal hau edonork Elkargoaren jardueraren berri izateko pentsatuta dago, zuzenean bere mugikorretik.

Informazioa soilik eskaintzen duen kanala

Gure WhatsApp kanala informaziorako soilik da. Edozein kudeaketa, zalantza edo harremanetarako, ohiko kanalak erabiltzen jarraitzen dugu: posta elektronikoa eta telefonoa.

Zergatik jarraitu gure kanala?

  • Azkarra eta erraza: oharrak zuzenean jasoko dituzu mugikorrean, mezu elektronikoen artean galdu gabe.

  • Garrantzitsuena bakarrik: informazio esanguratsua soilik partekatuko dugu, astean gehienez 2-3 mezu.

  • Hurbila eta ofiziala: informazio guztia zuzenean Elkargotik dator.

  • Kontrol osoa: kanala isilarazi edo jarraitzeari utz diezaiokezu nahi duzunean.

Zure pribatutasuna, bermatuta

WhatsApp kanal bat jarraitzea modu pribatu eta segurua da berriak jasotzeko: inork ezin du zure telefono-zenbakia edo datu pertsonalak ikusi.

Nola batu gure kanalera?

1. aukera: WhatsAppetik

  • Ireki WhatsApp eta joan “Berriak” fitxara.

  • Joan behera “Kanalak” atalera.

  • Sakatu “Bilatu kanalak” edo “+” ikonoa.

  • Idatzi COP Bizkaia bilatzailean eta sakatu “Jarraitu”.

2. aukera: esteka edo QR kodearen bidez
Esteka edo QR kode baten bidez sartzen bazara, gure kanala zuzenean irekiko da. “Jarraitu” sakatzea besterik ez duzu egin behar.

QR_Calan Whatsapp

Kanalaren esteka zuzena:
https://whatsapp.com/channel/0029VbBYcNqCBtxAFODjPK1S

Aktibatu jakinarazpenak

Gure kanala jarraitzean, jakinarazpenak lehenespenez isilduta daude. Abisuak jaso nahi badituzu:

  • Ireki Bizkaiko Psikologia Elkargoaren kanala.

  • Sakatu kanpaiaren ikonoa (goiko eskuineko aldean) aktibatzeko.