Elkargokideen seme-alabak, ilobak eta bilobak parte hartzera eta aurtengo COP Bizkaiaren zorion ofizialaren irudi izatera animatzen ditugu.
Bizkaiko Psikologoen Elkargoak, berriz ere, Urteberriko Zorionen Lehiaketa antolatu du. Aurtengo leloa "Gabonak koloreekin" izango da, eta 12 urte arteko elkargokideen seme-alabek, ilobek eta bilobek parte hartu ahal izango dute.
Elkargoak irabaziko duen zorion adierazpena erabiliko du urte berria zoriontzeko elkargokide, erakunde, komunikabide, pertsona ospetsu eta abarrei.
Hauek dira lehiaketaren oinarriak:
- 3 kategoria ezarri dira:
A- 3 eta 4 urteko umeak.
B- 5-8 urteko umeak.
C- 9-12 urteko umeak.
- Zelan la parte hartu:
Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du DIN-A4 formatuan, teknika librearekin (ez erabili purpurina edo tinta metalikorik).
Gutunazal bakar batean aurkeztuko dira, eta kanpoaldean "Gabonetako postalen VI. Lehiaketa" adieraziko da, egilearen ezizena eta kategoria (a, b edo c) adierazita.
Gutunazalaren barruan, sartu aukeratutako ezinzena duen lana. Gainera, amak, aitak, legezko tutoreak edo senitartekoak sinatutako gutun bat erantsi beharko da, honako datu hauekin: umearen izen-abizenak, jaiotze-data eta amaren, aitaren, legezko tutorearen edo senide elkargokidearen izena, elkargokide zenbakia, helbidea eta harremanetarako telefonoa.
Lanak eta dagozkien agiriak postaz aurkeztu edo bidali beharko dira Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialaren egoitzara (Rodriguez Arias 5, 2. Bilbo), 2023eko azaroaren 15eko 12:00ak baino lehen (ostirala).
- Bozketa:
Gabonetako postalen bozketa azaroaren 15etik azaroaren 21ra bitartean izango da, aurrerago emango dizuegun esteka baten bidez.
- Sariak:
Hiru sari berezi daude (kategoria bakoitzeko bat) eta postalik bozkatuena Bizkaiko Psikologoen Elkargoaren zorion-adierazpen instituzionala izango da.
Gainera, parte hartu duten ume guztiek opari bana jasoko dute.
Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek onartzen direla, eta Batzordeak oinarri horiek interpretatu eta osatuu ahal izango ditu, horietan aurreikusten ez diren alderdietan.