Crecemos contigo #Vivirconpsicología

Lanbide garapen zerbitzua

Zerbitzu honen bidez pertsona bakoitzaren premien arabera, aholkularitza pertsonalizatua, baliabideak eta gure kolektiboaren lan-merkatuari buruzko informazioa eskaini nahi dugu. Honekin batera, enplegua bilatzea edo berrasmatze profesionala erraztuko duten trebetasunak garatzeko aukera ematen dugu.

Zerbitzuan parte hartzeko, beharrezkoa da zerbitzuaren arduradunarekin lehen harremana izatea, banakako hitzordu baten bidez. Hitzordu hori "Lan-orientazioa" atalean eskatu ahal izango duzu.

Banakako laguntzarekin batera, zerbitzutik tailerretan, hitzaldietan eta laguntza-taldeetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu, betiere enplegagarritasunari eta garapen profesionalari buruzkoak.

Hitzorduek ordu bat irauten dute gehienez eta 09:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera.