Crecemos contigo #Vivirconpsicología

Eskaintzen Arautegia

Bizkaiko PEOk lan eskaintzak kudeatzeko prozesua honako hau da:
● Lan eskaintza jasotzea.
● Baldintzak eta onarpena betetzen dituela bermatzeko berrikuspena.
● Argitalpena, webgunean.
● Lan eskaintzak astero edo hamabostean behin elkargokide guztiei bidaltzen zaizkien informazio buletinetan, sartzea.
Bestalde, elkargokide batek argitaratutako lan eskaintza batean izena eman nahi badu, prozesua honako hau da::
● Sartu webgunearen atal pribatuan, Lan Poltsan
● Lanerako eskaintza hautatu
● Dagokion formularioa bete eta curriculum vitaea erantsi, pdf formatuan.
● Eskaera bidali ondoren, berresteko mezu elektroniko automatikoa jasoko duzu.
Bizkaiko PEOk eskaera baliozkotu ondoren, hura aktibatuko da enpresa/zentro eskatzaileak balidatutako CV guztiak deskargatu ahal izan ditzan. Enpresa edo zentroa izango da hautaketa egingo duena eta interesdunekin harremanetan jarriko dena.
Eskaintza guztiek itxiera-data bat izango dute, enpresa/zentro eskatzaileak emana, eta azken horrek data hori aldatu ahal izango du jasotako hautagaitzen arabera. Enpresa/zentro eskatzailea arduratuko da Bizkaiko PEOri eskaintzaren itxieraren eta kontratazioa egin den ala ez jakinarazteaz. Era berean, kontratazioa egin bada, kontratatutako pertsonaren izena jakinarazi beharko diote Bizkaiko PEOri.
Eskaintza itxi ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaie eskaintza horretan interesa agertu duten elkargokideei, eta bertan jakinaraziko zaie kontratazioa egin den ala ez, edo, hautaketak irekita jarraitzen duen baina ez duten eskaera gehiago jaso nahi.
Eskaintza ixtean, bai eskaintzan parte hartzen duten pertsonek, bai enpresa/zentro eskatzaileak, balorazio galdetegi bat bete beharko dute. Bidali zaien mezu elektronikoan agertzen den estekan aurkitu ahal izango dute.