Presentación de iniciativas
Psikologiaren edozein arlorekin zerikusia duten ekimen, eduki edo lanketa profesionalak garatu dituzten elkargokide guztiei ezagutzera emateko tresna eta bitarteko izan nahi dugu Bizkaiko PEOn. Hala, ekimen horiek gainerako elkargokideei azaltzeko eta ezagutarazteko aukera eskainiko die. Horretarako, Bizkaiko PEOk aurkezpen horiek egiteko eskura dituen baliabideak elkargokideen eskura jarriko ditu.
•Elkargokideak berak prestatutako Psikologia arloko edozein eduki, hura aurkezteko asmoa daukanean: Liburuak, Tesiak, Ikerketak, Artikuluak, etab.
•Psikologian aitortutako arloei lotuta dauden lantaldeak edo jarduera profesionaleko elkarteak aurkeztea.
•Elkargokideek edo psikologo elkargokideak lanean dabiltzan erakundeek.
Bizkaiko PEOri eskabidea luzatuko dio eta bertan esanguratsu deritzen datuak adieraziko ditu:
•Liburuak, Ikerketak, Tesiak, Artikuluak: Izenburua, Laburpena, Egilea edota Laguntzaileak, Urtea, Argitaletxea
•Lanbide jarduera ardatz duten lantalde eta elkarteak: kolektiboaren izena, kideak, helburu profesionalak, erabiltzaileak, helburuak, izaera, antzinatasun urteak
Bizkaiko PEOren Gobernu Batzordeak eskaera egokia den baloratuko du eta, baiezkoan:
•Bizkaiko PEOk, interesdunarekin batera eta eskura dauden aukeren arabera, elkargoaren lokaletan aurkezteko hitzordua ezarriko du.
•Bizkaiko PEOk, helburu horretarako, doan lagako du bere ikasgeletako bat, horrek eskura dituen bitarteko eta baliabideekin (proiektorea, ordenagailu eramangarria, etab.)
•Bizkaiko PEO ekitaldi hori gainerako elkargokideei doan zabaltzeaz arduratuko da.
•Aurkezpenaren eduki eta balorazioen ardura elkargokidearena izango da..
•Aurkezpen hori egiteko, elkargokideak bere gain hartuko ditu elkargoaren lokalak egoki erabiltzeko, irekitzeko eta ixteko betebeharrak eta egon daitezkeen guztiak.